Beste jarduerak

Ez dio axola scener bat zaren, gamer bat zaren, modding-a gustuko duzun, beti lekuz kanpo zauden... Atal hau zurea ere bada! Gauza bakarra eskatzen dizugu: utzi lotsa alde batera.

  • Marrazketa analogikoa
  • Fast comic
  • Zinema-triviala
  • La cosa de casa

 

 Marrazketa analogikoa

Nahi duzu erakutsi zenbaterainoko artista zaren arkatzarekin edo pinturekin? Ostiralean emango dizugu gaia, eta larunbat arratsaldera arte izango duzu zure marrazkia "eskuz" egiteko, teknologia une batez utzita. 

 
 Fast comic

Istorio bat kontatzea nahi dugu... komiki-formatuan! Ostiralean, gai bat emango dizugu, eta 8 binetatik pasatu gabe, konta iezaguzu gai horrekin bururatzen zaizun istorioa. Marrazkiaren kalitatea baino gehiago axola du kontatzen duen istorioak.

 
 Zinema-triviala

Badakizu; errepasatu zinemari buruz dakizuna. Presta zaitez. Oraingoan irudimena erabili beharko duzu zer film diren asmatzeko.

 
 La cosa de casa

Bizia sor dezazun nahi dugu. Hobeto esan, bizitzarik ez duten gauzei bizia ematea nahi dugu. Edo horrelako zerbait. Eguneroko objektuetatik abiatuta, magia pixka batekin, bizitza propioa izan dezaketen izakiak sortzea proposatzen dizugu. Kontuan hartuko da “Etxeko" eguneroko elementuetatik abiatzea  eta originalak izatea.  

twitter facebook flickr youtube instagram twitch