Izen-ematea

456 leku birtual izango ditugu.

Sarrerak, zure etxean postu bat izateko eskubidea ematen du, gure sistemetara konektatuta.

Prezioa: 0 €

Izen-emate dataOtsailaren 16tik aurrera. Izen-ematea egiteak EZ du lekua zihurtatzen.

Erreserba data: Osteguna,  Otsailak 18, goizeko 10:00tan.

Erreserba egiteko epea martxoaren 19an, ostirala, 10:00tan amaituko da.

 

Izen-emate prozesuan informazio gehiago

 

Parte hartzeko prozedura

1.- Erreserba egin:

1.1.- SARTU

Sartu sisteman. Oraindik erabiltzailerik ez baduzu, erregistratu  (sisteman erabiltzaile bat sortuta dutenek ez dute berriro alta eman behar).

1.2.- EMAN IZENA

Izen-emate epea hasita badago, ‘Erreserba’ atalean, online edizio berrirako aurretiko izen-ematea egin.

Ekitaldi presentzialeko fitxa bera da; horregatik, datu batzuk ez datoz bat ekitaldi birtualekoarekin, baina ez du garrantzirik.

1.3.- ERRESERBA

Erreserba sistema hasten denean, erreserba gauzatu. ‘Erreserba’ koadroan ‘Egin erreserba’ aukera egongo da hortarako. Une horretan, erakutsiko da erreserba 'Konfirmatua' izan den.

Erreserba-kupoa agortu bada, itxarote-zerrendan jarriko da. Toki guztiak agortu arteko erreserbak egingo dira.

2.- Discord plataforma sozialaren erabiltzailea ez bazara, deskargatu doako aplikazioa eta sortu erabiltzaile bat. Gure komunikazio-sistema izango da, eta hor bilduko gara erabiltzaile guztiok.

3.- Eskuratu online partyra sartzeko akreditazioa.

Martxoaren 19ko 10:00tik aurrera har dezakezu online akreditazioa.

4.- Egin bat online partyarekin!

Sistemak Discord konektatuko du, eta Authorize botoian klik egin beharko duzu jarraitzeko. Partyneterako sarbide bat ere egongo da.

Gozatu Gipuzkoa Encounter 15 online edizioarekin! 

 

Arazorik baldin baduzu, jar zaitez harremanetan Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.-ekin.

 

Akreditazioa

Akreditazioa martxoaren 19an hasiko da, ostirala, 10:00etan.

twitter facebook flickr youtube instagram twitch