Hitzaldiak eta Tailerrak

OpenGunean online emango diren hitzaldi eta tailerren berri emango dizuegu.

Hizlarietako bat izan nahi izanez gero, zure proposamena aurkeztu, Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. bat bidaliz, hitzaldiaren izenburu eta deskribapen bat jarriz.

 YouTube Kanala: Hitzaldiak eta Tailerrak

[Eduki hau ikusteko derrigorrezkoa da cookieak onartzea eta web orria berkargatzea]

 

HITZALDIEN ETA TAILERREN ORDUTEGIA*

 

Ostirala, martxoak 19

11:00 - 11:45 Docker for dummies

12:00 - 12:45 Streaming on bat egiteko behar duzun guztia

13:00 - 13:45 Nola aplikatu adimen artifiziala 3D inprimaketan

16:30 - 17:15 Deep Fakes kasu errealak. Analizando la IA del anuncio de Cruzcampo de Lola Flores 

17:30 - 18:15 “Con USBs y a lo loco”, jugando a ser diferentes dispositivos desde un sistema Linux 

19:00 - 19:45 Arduinon lehen urratsak Hardware-a erabili gabe

Larunbata, martxoak 20

11:00 - 11:45 Atera etekina zure Instagrami

12:00 - 12:45 Kubernetes Aplikatua

13:00 - 13:45 Raspberry Pi -Publizitate blokeatzailea zure sarean / Arduino Oplá IoT Kit- Norberaren meteorologia estazioa

16:30 - 17:15 Nola neurtzen da arrakasta? 

17:30 - 18:15 Disfrute seguro y saludable de videojuegos en familia 

19:00 - 19:45 Musika APPlikazioak

 


*Honako egitaraua behin-behinekoa da, eta beraz garaiz jakinaraziko diren aldaketak paira ditzake.


 

 

Docker for dummies 

Hizkuntza: Gaztelania

Hizlaria: Jordi Ubach

EnpresaOSANE Consulting, S.L.

Hitzaldiaren deskribapena:

Docker ez da bakarrik software pakete oso arin bat, baizik eta independentea da, enpaketagarria eta batez ere exekutagarria, bere baitan duena: kodea, runtime, sistema tresnak, liburutegiak eta baita konfigurazioak ere, lana askoz errazagoa eginaz garatzaile eta ezartzaileei. Jakin nahi duzu zergatik den benetan interesgarria erabiltzea?

Zer publikori dago zuzendua?

Herritar orori.

Hizlariaren curriculum vitae laburra:

Jordi Ubach (Osane Consulting). Elektronika Industrialeko ingeniaria Zibersegurtasuneko aholkularia, kontrol industrialeko sistemetan espezializatua. UCLMko Zibersegurtasunari buruzko Masterreko irakaslea. Informatikako peritua. Hizlari aritu da hainbat ekitalditan: RootedCON, Navaja Negra, Owasp, CoronaCon...

Webwww.osaneconsulting.com

@OsaneConsulting

@jubachm

Ordutegia: Ostirala, martxoak 19, 11:00 - 11:45

Gora itzuli ^

Streaming on bat egiteko behar duzun guztia 

Hizkuntza: Gaztelania

Hizlaria: Imanol Terán Maruri

Hitzaldiaren deskribapena:

Online bat egitea pentsatzen ari bazara edo denbora bat badaramatzazu saiakerak egiten baina ez duzu lortu esperotako emaitzarik, ez galdu solasaldi hau. Ikasi dituzu tresnak, teknikak eta trukoak kalitatezko streaming bat lortzeko. Xede honetan lagunduko diguten hardware elementuei ere arreta eskainiko diegu.

Zer publikori dago zuzendua?

Onlineko emisioak egin nahi dituzten pertsonak, ekitaldi-mota edo edukia kontuan hartu gabe: aurkezpenak, txostenak, gaming-partidak…

Hizlariaren curriculum vitae laburra:

Web-garapena, aholkularitza digital estrategikoa eta teknologia berrien inguruko trebakuntza.

Webhttps://imanolteran.com

Ordutegia: Ostirala, martxoak 19, 12:00 - 12:45

Gora itzuli ^

Nola aplikatu adimen artifiziala 3D inprimaketan 

Hizkuntza: Gaztelania

Hizlaria: Itxaro Sukia Mendizabal

Hitzaldiaren deskribapena:

3D inprimaketan Adimen Artifiziala inplementa liteke, horretarako bai aldez aurreko entrenamendua bai elementuen eta horien akatsen egoera desberdinak simulatu ditzaketen elementu finituen eredu bat erabil daitezke. Horretarako, beharrezkoa da saiakuntzak egitea eta hura elikatzeko datuak biltzea, gero bera gai izan dadin izango duten portaera aurreikusteko eta prestazioekin bat datozen piezak diseinatzeko.

Hori guztia geometria sinple batekin egiten da eta denborarekin geometria konplexuak egiten dira material ezberdinekin eta fabrikazioan edo ondoren bere bizitza erabilgarrian ager daitezkeen akatsak aztertzen dira.

Zer publikori dago zuzendua?

3D inprimaketan interesa dutenak.

Hizlariaren curriculum vitae laburra:

Itxaro Sukia Mendizabal, fabrikazio aditiboan aditua. Mondragon Unibertsitateko plastikoen eta konpositeen sailean aritu da, ibilgailu elektriko baten plataforma egiten. Zenbait elementu konposatu konpontzeko, fabrikazio aditiboa erabili du; bai eta adimen artifiziala ere.

Ordutegia: Ostirala, martxoak 19, 13:00 - 13:45

Gora itzuli ^

Deep Fakes kasu errealak. Analizando la IA del anuncio de Cruzcampo de Lola Flores  

Hizkuntza: Gaztelania

Hizlaria: Unai Elordi Hidalgo

EnpresaVicomtech

Hitzaldiaren deskribapena:

Duela gutxi, Lola Floresen Deep Fake baten adibidea ikusi ahal izan dugu Cruzcamporen iragarkian. Deep Fakeen maisulan horrek eragin handia izan du komunikabideetan, eta jakin-min eta interes handia sortu du aurpegiak ordezteko aukeretan.

Ekoizpen osoaren making ofaren bideoak egon arren, prozesuaren zati batzuk ez dira xehetasunez azaltzen, batez ere adimen artifizialari buruzko atalean. Kontua hau da: badakigu Deep Fakeko zer metodo erabil dezakegun aurpegi berriak sortzeko?  Zer tresna erabiltzen dituzte aurpegia ordezteko? Zer jakin behar da Deep Fake bat egiteko? Nola lortzen dira emaitza hain onak? Zer hardware behar da prestatzeko?

Kasu erreal horri buruz argitaratu diren making of bideoak oinarri hartuta, arrakastaren gakoak aztertu nahi ditugu prozesu honetan. Gainera, Deep Fake bat sortzeko zer tresna behar diren azalduko dugu, eta Deep Fake bat gure begiekin detektatzeko gako batzuk eman.

Zer publikori dago zuzendua?

Adimen artifizialean eta Deep Fakean interesa duen edonori. Kasu erreal honi buruzko informazio gehiago emango dugu, eta azalduko dugu nola detektatu dezakegun Deep Fake bat geure begiekin.

Hizlariaren curriculum vitae laburra:

Unai Elordi ikertzaile dabil Vicomtech zentro teknologikoan, ITS (Intelligent Transport System) sailean, 2009az geroztik. Informatika Ingeniaritzan lizentziatua da Mondragon Unibertsitatean (MGEP), eta Ingeniaritza Konputazionaleko eta Sistema Adimendunetako masterra du. Gaur egun, doktoretza egiten ari da Deep Learning eremuan. 2009tik, 3Dko webean eta ikusmen artifizialean aritu da lanean Unai; bereziki, Deep Learningeko ereduen inferentzia sistema kapsulatu, mugikor eta Raspberry Pi-entzat integratzen eta optimizatzen. Unaik landutako inteligentzia-esparruen artean, hauek daude: aurpegia ezagutzea, generoari eta adinari antzematea, emozioen analisia, objektu arriskutsuak detektatzea, eta pertsonen tracking-a bideozaintzan.

Webhttp://www.vicomtech.org/

Ordutegia: Ostirala, martxoak 19, 16:30 - 17:15

Gora itzuli ^

“Con USBs y a lo loco”, jugando a ser diferentes dispositivos desde un sistema Linux 

Hizkuntza: Gaztelania

Hizlaria: Roberto Casado 

EnpresaEuskalHack

Hitzaldiaren deskribapena:

AE07ko hitzaldi baten, “Entendiendo ataques BadUSB en Linux”-en jarraipena.

Hitzaldi honetan, plug&play funtzionamenduari eta Linuxeko USB azpisistemari buruzko kontzeptu batzuk azalduko dira labur-labur.

/sys fitxategi-sistemen oinarrizko kontzeptu batzuk azalduko dira, bai eta SOCen eta x86 arkitekturaren artean hardwarearen konfigurazioari dagokionez dauden desberdintasunak ere.

Ondoren, azalduko dugu, ikuspegi praktiko batetik, zer funtzio eta aplikazio lor ditzakegun USB azpisistema eta raspberry pi Zero gailu bat erabilita.    

Zer publikori dago zuzendua?

Informatikazaleei, gauzek nola funtzionatzen duten ulertu nahi dutenei.

Hizlariaren curriculum vitae laburra:

EuskalHack-eko eta «EuskalHack Team»eko kidea da, eta, denbora librea GNU/Linuxi eskaintzen dio; noizean behin, zibersegurtasunaren inguruko hitzaldiak ematen ditu.

Webwww.euskalhack.org

@euskalhack

Ordutegia: Ostirala, martxoak 19, 17:30 - 18:15

Gora itzuli ^

Arduinon lehen urratsak Hardware-a erabili gabe 

Hizkuntza: Euskara

Hizlaria: j0s3b4

EnpresaProtomakers.Club

Hitzaldiaren deskribapena:

Arduino + Tinkercaden bitartez, lehenengo programatxo batzuk azalduko dira. Led bat piztu, semaforo bat egin eta pultsadore bat irakurri. Amaitzeko, “Galaxietako gerra”ko sorpresatxo bat egongo da. Beharren aldetik, Tinkercaden kontu bat izatea eta ordenadorea behar dira.

Zer publikori dago zuzendua?

Arduino mundua probatu nahi duenarentzat.

Hizlariaren curriculum vitae laburra:

Teknologia libreen zale den eginzalea.

Webhttps://protomakers.club

Ordutegia: Ostirala, martxoak 19, 19:00 - 19:45 

Gora itzuli ^

Atera etekina zure Instagrami 

Hizkuntza: Gaztelania

Hizlaria: Patricia Llamazares Rodríguez

EnpresaMenda Leyenda Comunicación S. Coop Pequeña

Hitzaldiaren deskribapena:

Ezagutu tip eta truko batzuk ahalik eta etekin handietan ateratzeko zure Instagrami Gamer gisa; gainera, ikasi zure argitalpenen eragina aztertzen eta lotzen zure beste sare sozialetara zure komunitatean hazteko.

Zer publikori dago zuzendua?

Gamerrak.

Hizlariaren curriculum vitae laburra:

Marketin digitaleko aholkularia eta trebatzailea, Patricia Llamazares Fotografiako argazkilaria eta Menda Lerenda Comunicación-eko sortzaileetako bat.

Webwww.somosmendalerenda.net

Ordutegia: Larunbata, martxoak 20, 11:00 - 11:45

Gora itzuli ^

Kubernetes Aplikatua 

Hizkuntza: Gaztelania

Hizlaria: Jordi Ubach

EnpresaOSANE Consulting, S.L.

Hitzaldiaren deskribapena:

Kubernetesek eskaintzen du jada hainbat funtzionalitate, ezaugarri berriak aplikatzen dituzten agertoki berriak daude. Aplikatiboen lan fluxuak optimizatuak dira garapenaren denbora bizkortzeko. Eskalatzea behar denean automatizazio sendoa behar du antolaketa propioko konponbideak. Kubernetes diseinatua dago plataforma gisa: osagai eta tresna ekosistema eraikitzea ahalbidetzen du hedatze erraz baterako. Ikusiko dugu kasu praktiko bat?

Zer publikori dago zuzendua?

Público en general.

Hizlariaren curriculum vitae laburra:

Jordi Ubach (Osane Consulting). Ingeniero en Electrónica industrial. Consultor en ciberseguridad especializado en sistemas de control industrial. Profesor en el Master en Ciberseguridad de la UCLM. Perito informatico. Ponente en diversos eventos como RootedCON, Navaja Negra, Owasp, CoronaCon...

Webwww.osaneconsulting.com

@OsaneConsulting

@jubachm

Ordutegia: Larunbata, martxoak 20, 12:00 - 12:45

Gora itzuli ^

Raspberry Pi -Publizitate blokeatzailea zure sarean / Arduino Oplá IoT Kit- Norberaren meteorologia estazioa 

Hizkuntza: Gaztelania

HizlariaVenan Llona - @vllona

EnpresaAiara Valley - @AiaraValley

Hitzaldiaren deskribapena:

Hitzaldi honetan erakutsiko dugu nola Raspberry Pi 4B bat erabiliz (erakutsiko dugu Raspberry Pi 400 berria ere, teklatuan bertan plaka txertatua duena) sor dezakegun "Pi-Hole” gisa ezagutzen dena, sare guztirako erabilera orokorreko iragarki blokeatzailea dena eta gure sarea babesten duena iragarki eta arakatzaileengandik, banakako gailuetan konfiguraziorik behar izan gabe. Iragarkiak blokea ditzake sareko edozein gailutan (adibidez, gailu adimendunak) eta, nabigatzailearen osagarrietan ez bezala, Pi-holek iragarkiak blokeatzen ditu edozein software motatan.

Zer publikori dago zuzendua?

Gaur egun merkatuan eskuragarri dauden tresnak erabiltzeko interesa duen orori zuzenduta dago. Erraz aplikatzeko moduko prozesu sinple baten bidez ikas daiteke, modu praktikoan. Ez gara teoria hutsean geratzen, "egin egiten ditugu gauzak". Horixe da "maker” munduaren filosofia. Proposatutako bi gailuen konfigurazio-prozesua erakutsiko da, modu bisualean eta ur handitan sartu gabe, gaia ezagutzen ez dutenek jarraitzeko moduan.

Hizlariaren curriculum vitae laburra:

Venan Llona Coach Digital da Aiara Valleyn, Menagarain, Arabako Berrikuntza eta Teknologia Gunean. Ohiko kolaboratzailea, hizlaria eta trebatzailea da SPRIren (Eusko Jaurlaritzaren)  Enpresa Digitala eta Barnetegi teknologikoak ekimenetan 2009tik. Aditua da teknologian, Interneten, sare sozialetan, enpresa eta erakundeetako aplikazio praktikoetan, konpetentzia digital profesionaletan (Ikanos-Digcomp)5SDigitaletan eta segurtasun informatikoan /zibersegurtasunean.

Ordutegia: Larunbata, martxoak 20, 13:00 - 13:45

Gora itzuli ^

Nola neurtzen da arrakasta? 

Hizkuntza: Gaztelania

Hizlaria: Eli Garcia

Enpresa: Mondragon Unibertsitatea

Hitzaldiaren deskribapena:

Nork esan zuen streammer, youtuber, instagramer, blogger… izatea erraza zenik?

Bideo, zuzeneko edo post bakoitzaren atzean lan handia dago eta baita metaturiko estres zatia ere, ikusi arte pilotu gorria piztua dela, arnasa hartu eta partekatu nahi duzun horretan buru belarri jarri.

Zorionez, mundu digitala adierazlez eta KPIz betea dago… baina itogarria ere izan daiteke hainbeste adierazle edukitzea ;)

Onlineko edukiak partekatzen badituzu, interesgarria egingo zaizu: nire profiletan argitaratzen dudanaren eragina eta emaitzak neurtzeko adierazlerik garrantzitsuenak zein diren errepasatuko dugu. Emaitza horien berri jakinda, hurrengo urratsak zein izango diren erabaki dezakegu.

Zer publikori dago zuzendua?

Interneteko argitalpenek duten eragina nola neur daitekeen jakin nahi duten pertsonei.

Hizlariaren curriculum vitae laburra:

Mondragon Unibertsitateko Marketin Digitala taldeko kidea. Taldearen helburua da profesionalei eta enpresei negozio-estrategia on bat definitzen eta kudeatzen laguntzea, tresna digitaletan oinarrituta.

Hamar urte baino gehiagoko esperientzia du Analitika Digitalaren munduan, Mondragon Unibertsitatetik eta Enpresa Digitaletik (SPRI) profesionalei eta enpresei aholkuak eta trebakuntza ematen.

Ordutegia: Larunbata, martxoak 20, 16:30 - 17:15

Gora itzuli ^

Disfrute seguro y saludable de videojuegos en familia 

Hizkuntza: Gaztelania eta Euskara

Hizlariak: Jorge Flores Fernández eta Igor Gaminde Garrido

Enpresa: PantallasAmigas

Hitzaldiaren deskribapena:

Bideojokoen potentziala aprobetxatzeko jarraibideak emango dizkiegu gurasoei, eta gurasotasun digital positiboa egiten lagundu, jokoekin gozatuz, baina, betiere, haur eta gazteen osasun fisiko, emozional eta mentalari kalterik egin gabe. Era berean, guraso-kontrolerako jarraibideak emango dira, bai eta zibersegurtasunari, ausazko jokoekin lotutako dinamiken prebentzioari eta gehiegizko edo nahi gabeko gastu ekonomikoei buruzko gomendioak ere.

Zer publikori dago zuzendua?

Gurasoei.

Hizlarien curriculum vitae laburra:

Jorge Flores Fernández

PantallasAmigasen sortzailea eta zuzendaria da 2004tik. Hezkuntzan, herritartasunean eta ongizate digitalean espezializatua dago.Familientzako eta profesionalentzako gidak, baliabide didaktikoak eta multimediako prebentzio- eta sentsibilizazio-kanpainak egin ditu, gai hauek oinarri hartuta: ziberbullyinga, groominga, sextinga, sextortsioa, genero-ziberindarkeria, desinformazioa, menpekotasun teknologikoak eta onlineko pribatutasuna.

Irakasle aritu da unibertsitatean eta udako unibertsitate batzuetan (UNIA, UPSA, UNED, EHU-UPV, DU…), eta hiru aldiz egona da Espainiako kongresuan eta senatuan, adin txikikoak, Internet eta genero-ziberindarkeria gai hartuta.

Europako eta Latinoamerikako nazioarteko foroetan ere parte hartu du (Mexiko, Brasil, Costa Rica, El Salvador), eta UNODC Drogaren eta Delituaren aurkako Nazio Batuen Bulegoaren aholkulari eta trebatzaile gisa aritu da adingabeen aurkako ziberkrimenaren prebentzioaren arloan.

Igor Gaminde Garrido

Sukaldaria eta informatikaria naiz ikasketaz. Azken urteetan, bizitza digitalaren onurei eta arriskuei buruzko trebakuntza-saioak ematen aritu naiz. Adin guztietako ikasleak izan ditut (ikasleak, irakasleak, gurasoak, zenbait elkarte eta enpresatako kideak...), eta gaiak ere askotarikoak; denak teknologiarekin lotuak:

hezkidetza, maskulinotasuna, eta zibersegurtasuna eta indarkeria digitala dira gehien eskatzen dituztenak. Gainera, aita eta gamera naiz, jolastea edozein adinetan osasungarria dela uste baitut. Eta, horretaz guztiaz gain, kirol-esataria ere banaiz.

Web:

www.pantallasamigas.net

https://twitter.com/PantallasAmigas

https://www.tiktok.com/@pantallasamigas?

Ordutegia: Larunbata, martxoak 20, 17:30 - 18:15

Gora itzuli ^

Musika APPlikazioak 

Hizkuntza: Euskara

Hizlaria: Mikel Unzurrunzaga Schmitz (DJ Makala)

Hitzaldiaren deskribapena:

“Music Apps” tailer esklusiboa, pentsatua eta diseinatua bertaratuak hurbildu ahal izateko modu entretenigarri eta oso bizigarrian musika sorkuntzara eta DJ musikari nahiz urbanoari aplikatutako teknologia berrietara. Tailer honetan, bertaratuek aukera edukiko dute beraien mugikor eta tabletekin esperimentatzeko hainbat musika produkzio aplikaziorekin modu erraz, intuitibo eta oso dibertigarrian.

Zer publikori dago zuzendua?

Musika-ekoizpenean interesa duen edonori.

Hizlariaren curriculum vitae laburra:

Mikel Unzurrunzaga Schmitz, Makala edo DJ Makala izenez ezagunagoa, duela bi hamarkada hasi zen lanean klubeko eta irratiko DJ gisa, eta musikari moldakorra da, ekoizlea, remix-egilea eta sustatzailea.

Web:

http://www.makala.info

https://twitter.com/djmakala

https://www.facebook.com/djmakala/

Ordutegia: Larunbata, martxoak 20, 19:00 - 19:45

Gora itzuli ^

twitter facebook flickr youtube instagram twitch