Diseinatu eta inprimatu zure eredua

¿Eguneroko bizitza errazten dizun zerbait diseinatu duzu?Zure rol-partidetarako pertsonaiak diseinatzen ikasi duzu? Badaukazu buruan inoiz gauzatu ez duzun ideiaren bat? Hauxe da zure unea!
Diseinatu eta inprimatu diseinu hori, eta erakutsi munduari.
Antolatzaileen ustez onena den diseinuak  Simplify 3d lizentzia bat eskuratuko du sari gisa.

*Bi aktibazio ditu egiturak.

 

Araudia:

  • Parte hartzeko, plataforma hauetako batera igo behar duzu zure diseinua:
    • Thingiverse
    • Cults3D
    • Myminifactory
    • PrusaPrinters
  • Ez ahaztu #GipuzkoEncounter15 traola gehitzea zure igoeraren deskribapenean.
  • Ez da baimenduko modeloen remixik; modeloa legez kontrakoa dela  hautemanez gero, kanporatu egingo da erabiltzailea, eta era honetako edozein jardueratan parte hartzeko debekua izango du etorkizunean.
  • Diseinatutako eredua 3Dn inprimatu behar da.
  • Esportatu gabeko 3Dko diseinua erantsi behar zaio .stl/.obj-ari.

 

Hori guztia egin ondoren, bidali mezu bat Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera, datu hauekin:

●      Izena

●      3Dn inprimatutako irudiaren argazkia

●      Esportatu gabeko 3D-ko diseinua

●      Erabiltzailea

●      .STL/OBJ

●      Plataformarako esteka


Aholkua:
Zenbat eta dokumentatuago egon zure sorkuntza, orduan eta puntu gehiago lortuko dituzu. Ikusi adibide hau.
Ez du ezertarako balio La Gioconda egiteak, ondo dokumentatzen ez baduzu :)

twitter facebook flickr youtube instagram twitch