Encounter AI League (AI CONTEST)

Zer da Encounter AI League?

AI Contest  klasikoaren antzeko lehiaketa bat da Encounter AI League . Aurreko edizio batean baino gehiagotan egin dugu. Liga moduko bat jokatzen dugu urtean zeharreko Encounterretan eta beste ekitaldi batzuetan, eta Play-Off bat egiten dugu Euskal Encounterren.

Zure eginkizuna: zenbait jokalariren arteko joko xume batean aritzen den robot bat programatzea. Robotek elkarren aurka jokatuko dute, eta sariak egongo dira adimen artifizialaren sortzaile onenentzat.

Laser-faroen ohiko jokoa izango da. Gordailu honetan duzu dokumentazioa, eta hortik deskarga ditzakezu adibideak eta jokorako motorra.

Urteko lehiaketa: Encounter eta Open birtualak

Encounterren edizio bakoitzean, AI League Encounterren Kopa bat egingo dugu. Parte-hartzaile bakoitzak lortutako puntuak urteko sailkapen-taulari gehituko zaizkio, eta Kopa bakoitzeko irabazleek sariak jasoko dituzte.

Horrez gain, Open birtualak egingo ditugu urtean zehar; hala, parte-hartzaileek beren sailkapena hobetu ahal izango dute, eta partyetara joan ez direnek lehiaketan parte hartu ahal izango dute. Aurrerago azalduko ditugu Openei buruzko xehetasunak, Euskal Encounterren sare sozialetan.

Party guztietako kopek nahiz Open birtualek osatuko dute Encounter AI Leagueren fase erregularra.

Denboraldiaren amaieran, Euskal Encounterren, final handia egingo dugu: Kopa gehigarri bat, eta, ondoren, Play-Off bat, fase erregularreko sailkapeneko onenekin lehiatzeko.

Puntuazioa eta sailkapena

Fase erregularrean, puntuazioa jokoaren motorretik aterako da zuzenean, eta partida bakoitzean batuko da, sailkapen-taula orokorra egiteko. Sailkapen-taula hori urte osokoa izango da: XGN R Encounterren* hasi, eta Euskal Encounterren Play-Offetan amaituko da.

* Oharra: Encounter AI League-ren edizio honetan, Araba Encounterren hasiko gara.

Nola hartu parte?

Gipuzkoa Encounterren egingo dugu Encounter AI Leagueren bigarren kopa. Aurreko edizioetako AI Contest klasikoaren antzeko formatua edukiko du. Hona hemen parte hartzeko arauak:

  • Hiru partida jokatuko dira, denak denen aurka, ekitaldiak irauten duen bitartean.
  • Jokoaren motorrean adierazten diren puntuak izango ditu jokalari bakoitzak, eta, azken sailkapen-taula osatzeko, hiru partidetako puntuak gehituko dira.
  • Jokalari adina txanda izango ditu partida bakoitzak.
  • Partida batetik bestera, egoki iritzitako hobekuntzak egingo dizkiete jokalariek robotei.
  • 16 parte-hartzaile baino gehiago egonez gero, taldeak egingo dira, eta talde bakoitzean aldez aurreko bi partida jokatuko dira. Horietan, bi partidetakoak batuta puntu gehien lortzen dituzten 8 robotak sailkatuko dira. Bi partidak jarraian jokatuko dira, eta ezin izango dira robotak aldatu.
  • Bot-ak Arch Linuxen edo Gentoo Linuxen egingo dira, stdio komunikazio bidezko prozesu bereizi batean. Jokoa txandaka egingo da (ez denbora errealean).
  • Arch Linuxen / Gentoo Linuxen gune ofizialetan eskuragarri dagoen edozein programazio-lengoaiatan gara daitezke bot-ak, eta mendekotasunak eta konpilazio-jarraibideak dituen README bat gehitu behar da. Aurrez aipatutako GitHub-eko gunean aurkituko duzue Pythonen idatzitako adibide bat.
  • Bot-ak Partyneten bidez emango dira, antolatzaileek ezarritako orduetan. Epez kanpoko entregak deskalifikatu egingo dira edo, bigarren edo hirugarren partidarako badira, parte-hartzaileak aldez aurretik emandako bertsioa erabiliko da.

Sariak

Fase erregularrean, Encounterretako kopetako lehen hiru sailkatuek jasoko dute saria.

Openek ez dute saririk izango.

Play-Offen faseko sariak Euskal Encounterren argitaratuko dira.

twitter facebook flickr youtube instagram twitch