Age of Empires II: Definitive Edition. Rockerrak ez dira sekula hiltzen, eta, kasu honetan, betiko datoz bueltan! Estrategiako klasiko bat, inoiz baino biziago!
Jokatzeko modua: 1 vs 1. Kanporaketa bakuna.
Bertsioa: PC. Erabilgarri dagoen azkena, azken adabakiarekin.
Berariazko araudia
- Jokalari bakoitzak aukeratu dezake Age of Empires 2 DEko zer zibilizaziorekin jokatu nahi duen.
- Kanporaketa zuzen gisa jokatuko da.
- Lehiakidea (Reliquia edo Maravilla bidez) guztiz suntsitzen duen jokalariak irabaziko du.
- Koadroaren goialdetik doanak sortu behar du partida.
- Jokalariek berek jarri beharko dute harremanetan beren lehiakideekin.
- Txanda amaitutakoan, emaitzak intranetera igo beharko ditu irabazleak.
- Komeni da azken emaitzak ikusten diren pantaila-argazki bat gordetzea, nahiz eta ez den derrigorrezkoa.
- Txanda amaitutakoan intranetean emaitzarik ez badago, emaitzarik aurkeztu ez dutenak jokotik kanpo geratuko dira, automatikoki.
Partidaren konfigurazioa:
- Partida sortzeko, konfigurazio hau behar da:
- Datuak: Jatorrizko bertsioa
- Ikusgaitasuna: Berdin dio Pribatua gomendatzen da, eta lehiakidea gonbidatzea.
- Puntuatua: Bai
- Ikusleak: Ez
- Pasahitza: Berdin dio
- Picks random txanda normaletan, eta sekretuak finalerdietan eta finalean.
- Konfigurazio hau erabili behar da:
- Partida: Ausazko mapa
- Maparen estiloa: Estandarra
- Lekua: Lurraren mapa aleatorio bat
- Tamaina: Txikia
- Zailtasuna: Estandarra
- Baliabideak: Estandarra
- Populazioa: 200
- Abiadura: Normala
- Erakutsi mapa: Normala
- Hasierako adina: Estandarra
- Adin maximoa: Adin inperiala
- Itunaren iraupena: Bat ere ez
- Garaipena: Estandarra
- Batera jokatzea: Berdin dio
- Talde finkoak: Bai
- (denak): Ez
- Abiadura: Bai
- Amarruak: Ez
- Partida grabatzea: Ez
Portaerari eta bertaratzeari buruzko araudia
- Taldeko kideek txat batean egon behar dute jokoa hasteko finkatutako ordua baino lehen.
- Bost minutu itxarongo da, gehienez.
- Debekatuta dago partida gelditzea aldez aurretik horren justifikaziorik eman gabe.
- Laguntza ematen duten programak, glitchak edo hackak erabiltzen dituzten parte-hartzaileak kanporatu egingo dira lehiaketatik.
- Ez da onartzen coachingik partidek irauten duten bitartean.
- Txatean ez da onartzen kirol-legearen kontrako portaerarik.
Oharrak:
- Ekitaldiaren intranetean argitaratuko da taldeei, halakorik bada, eta joko-ordutegiei buruzko informazioa.
- Erakundeak uste badu konfabulazio- edo itun-saioren bat izan dela, saria ez emateko eskubidea izango du.
- Kiroltasunez jardun behar dute jokalari guztiek lehiaketa osoan.
- Nolanahi dela ere, antolatzailearen erabakia arauen gainetik dago.
- Araudi orokorra du osagarri araudi honek.