Among Us

Lehiaketa-mota: Onlinekoa.

Bertsioa: PCkoa. Eskura dagoen azken bertsioa.

Araudia

Antolatzaileek Discord-en sortutako audio-areto pribatu batean sartuko dira jokalariak.

Audio-txatera sartutakoan, partida jokatuko den areto pribatuko kodea emango zaie jokalariei.

Partidaren konfigurazioa:

Mapa: Polus

Iruzurtiak: 1

Gehienez 10 jokalari (haietako bat antolatzaileetako bat izango da; iruzurtia izatea egokituz gero, berriro hasiko da partida).

Partida hasi baino 2-3 minutu lehenago, lehiaketa horri dagokion audio-kanalean egon behar duzue. Zerrenda pasatuko da, eta dagokion testu-kanalaren bidez ere abisatuko da.

Taldeak osatzen ez badira, txanda batzuetatik beste batzuetara alda ditzakete parte-hartzaileak antolatzaileek, parte-hartzaile kopuru egokia bermatzeko. DISCORDeko kanalaren bidez, erne egon behar duzue txanden ordutegiarekin, behar izanez gero aurretiko kanporaketa batean parte hartzeko.

INTRANETean duzuen NICKa jarri behar duzue izen gisa nahitaez, eta, ahal dela, komeni da DISCORDen erabilitakoarekin bat etortzea; hala, errazagoa da jarraipena egitea.

Lau txanda jokatuko dira.

  • Txanda bakoitza amaitutakoan, puntuak emango dira, partida nola joan den kontuan hartuta.
  • Partidaren hasieran, nor den esango du antolatzaileak, eta ikusle gisa bakarrik arituko da.
  • Antolatzaileak bizirik nahiz hilik dagoela jokatu ahal izango du, lanak amaituta irabazteko aukera izan dezan tripulazioak.

Tripulazioak iruzurtia noiz harrapatzen duen:

1 kide hil ondoren: 20 puntu tripulazio osoarentzat

2 kide hil ondoren: 15 puntu tripulazio osoarentzat

3 kide hil ondoren: 12 puntu tripulazio osoarentzat

4 kide hil ondoren: 9 puntu tripulazio osoarentzat

5 kide hil ondoren: 6 puntu tripulazio osoarentzat

6 kide hil ondoren: 3 puntu tripulazio osoarentzat

7 kide edo gehiago hil ondoren: 0 puntu tripulazio osoarentzat

Iruzurtia nor den jakin bitartean bizirik irauteak 5 puntu balio du.

Iruzurtiak zenbat kide hiltzen dituen:

1 kide 1 puntu

2 kide 3 puntu

3 kide 6 puntu

4 kide 9 puntu

5 kide 12 puntu

6 kide 15 puntu

7 kide edo gehiago 20 puntu

Antolatzailea hiltzeak ez du punturik ematen, eta besarkadarik gabe geratuko zarete.

Oharrak

  • Ekitaldiaren intranetean argitaratuko da taldeei, halakorik bada, eta joko-ordutegiei buruzko informazioa.
  • Nolanahi dela ere, antolatzailearen erabakia arauen gainetik dago.
  • Erakundeak uste badu konfabulazio- edo itun-saioren bat izan dela, saria ez emateko eskubidea izango du.
  • Araudi orokorra du osagarri araudi honek.

twitter facebook flickr youtube instagram twitch