Animal Crossing

Animal Crossing New Horizons erabiltzaile-mota guztientzako joko bat da. Jokalariak herrixka polit batean bizi dira: bizilagunekin harremanak dituzte, etxeak eraiki eta apaintzen dituzte, eta, funtsean, ikusten dute dena hazten ari dela, pixkanaka-pixkanaka. Baina, oraingoan, apaintzea da garrantzitsuena!

Lehiaketa-mota: Denak denen aurka. Sormenezkoa.

Bertsioa: Nintendo Switch. Eskura dagoen azken adabakia.

Berariazko araudia

  • Zuen uharteko eremu bat apaindu beharko duzue, etxeko gela baten neurrikoa, gutxi gorabehera, guk emandako gaia abiapuntu hartuta. Gela bat ere apaindu dezakezue.
  • Gaia zein den esan ondoren, hurrengo egunera arteko epea izango duzue; hala, Telenook bidez zerbait eskatu behar izanez gero eta kontsolaren ordua aldatu nahi ez baduzue, hori egiteko aukera izango duzue.
  • Banakako lehia izango da.
  • Lehiaketa amaitutakoan, epaimahaiak eraikin guztiak ikusi eta irabazleak zein diren erabakiko du. Kontuan hartuko da orijinala izatea, eta diseinu egokiak erabiltzea.

Oharrak

  • Nolanahi dela ere, antolatzailearen erabakia arauen gainetik dago.
  • Eduki iraingarriak zigortu egingo dira.
  • Plagioa egiten saiatuz gero, lehiaketatik kanpo geratuko dira parte-hartzaileak.
  • Kiroltasunez jardun behar dute jokalari guztiek lehiaketa osoan.
  • Azaldutako arauak erreferentzia gisa erabiliko dira, baina antolatzaileek noiznahi eguneratu ditzakete, beharren arabera, azken orduko aldaketak edo argibideak islatzeko.
  • Erakundeak uste badu konfabulazio- edo itun-saioren bat izan dela, saria ez emateko eskubidea izango du.
  • Araudi orokorra du osagarri araudi honek.

twitter facebook flickr youtube instagram twitch