Geoguessr

Lekuak aurkitzeko joko bat da GeoGuessr. Google Street Viewko leku bat erabiltzen du, erdi ausaz hautatua. Leku horretan ikusgai dauden pistak bakarrik erabiliz, zehazki non dagoen asmatu behar dute jokalariek.​

Lehiaketa-mota: Liga

Bertsioa: Web-nabigatzailea

Berariazko araudia

Liga bat sortuko da, eta honela konfiguratuko dira partidak:

5 txanda, 3 minutukoa bakoitza.
Mugitu zaitezkete, bai eta ikuspegi panoramikoa eta zooma erabili ere.
Ordubete izango duzue bost txandak jokatzeko.

Oharrak

  • Ekitaldiaren intranetean argitaratuko da taldeei, halakorik bada, eta joko-ordutegiei buruzko informazioa.
  • Erakundeak uste badu konfabulazio- edo itun-saioren bat izan dela, saria ez emateko eskubidea izango du.
  • Kiroltasunez jardun behar dute jokalari guztiek lehiaketa osoan.
  • Nolanahi dela ere, antolatzailearen erabakia arauen gainetik dago.
  • Araudi orokorra du osagarri araudi honek.

twitter facebook flickr youtube instagram twitch